Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Handia izan da Atlantikaldia

Inoiz izan den Atlantikaldiarik jendetsuena izan da aurtengoa. 31.500 bisitari gerturatu dira Errenteriara, duela bi urte baino %10 gehiago.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/02

Collar, Goddi eta Tolosa Atlantikaldiaren balorazioa egiteko agerraldian gaur.

Handia. Hitz bakarrarekin definitu daiteke Atlantikaldiaren bosgarren edizioa. Gaur egin dute lehen balorazioa Ion Collar Kultura Zinegotziak, Iker Tolosa jaialdiaren zuzendariak, eta Samira Goddi Komunitate Bizikidetza eta lankidetza teknikariak. Ase azaldu dira hirurak, jaialdiarekin aurten zituzten erronkak bete eta gainditu ere egin dituzten sentsazioarekin, eta datozen ekinaldietarako muga oso goian jarrita duten jakitun. Oso pozik azaldu da Tolosa gaur eguerdian egin duten agerraldian jaialdiak eman duenarekin. Ez bakarrik horrekin, ordea, jendearen parte hartzea ere oso positiboa izan dela esan du , izan ere, inoiz izan den Atlantikaldiarik jendetsuena izan da aurtengoa. Horretarako duela bi urteko Atlantikaldian egin antzera, herriko plaza eta Zumardia lotzen diren puntuan pertsona zenbatzailea jarri dute, eta horrek eman ditu datuak: “2016ko Atlantikaldiarekin alderatuta, %10eko igoera izan du jaialdiak”. Zenbakietara eramanda, 31.500 bisitari zenbatu dituzte (2016an, 28.500 izan ziren). Kantitateak badu garrantzia zalantzarik ez da, baina horren gainetik jarri du Tolosak kalitatea. izan ere, Atlantikaldiaren egitarauak, musika eskaintza zein antolatutako beste jardueren kalitatea gorena izan da aurten ere, Esne Beltza, Nneka edo Beberen kontzertu nagusiak hartu zituen Agirre Lehendakariaren plazako Itsas Argi Nagusia goraino bete zuten, baina ekintza guztiek bete zutela plaza nabarmendu du jaialdiaren zuzendariak, “Herriko plazako formatu txikiagoko kontzertu eta dantza ikuskizunek, herrixkan familiarteko publikoari zuzendutako proposamenek, kale Kaian gazteei zuzendutako egitarauak… Kalitatezko egitaraua osatu dugu diziplina guztietan, eta publikoak saritu egin du hori”. Jaialdiaren arrakasta ulertzeko gako bat jaialdiaren kalitatea da, baina ez da ordea, bakarra, eta Collarrek eman du arrakastaren beste giltzarrietako bat, “eragileen inplikazioa”. “Aparta” halakoa omen da, eta ezinbestekoa, gainera, “guztien lanari esker osatu ahal izan dugu maila goreneko egitaraua. Egitarauan ekarpena egin dute, baina jaialdian ere hartu dute parte”, erantsi du Collarrek. Herritarren arteko topaleku, eta elkar ezagutzeko molde berria dela Atlantikaldia esan du bestalde Goddik, “jaialdi formatu berri bat eraiki dugu, guztiontzako den jaialdia”. 80 komunitate ezberdin bizi dira elkarrekin Errenteria-Oreretan, eta horiek guztiak espazioak konpartitzen ikustea “pozgarria” dela esan du Goddik, “Atlantikaldia beraien jaia ere egin dute komunitate horiek”. Kulturen arteko bizikidetzan oinarritutako ekintzek izan duten arrakasta ere nabarmendu du Goddik, eta Sukaldian iniziatibari erreparatu dio, “berrikuntzak izan ditu eta horiei esker, elkarte solidario bat babesteko aukera izan du Atlantikaldiak. Tailerretan prestatutako errezetak Gastro gunera eraman ditugu herritar guztiek munduko gastronomia dastatzeko aukera izan zezaten. Plater horiek euro baten truke eros zitezkeen eta jasotako dirua, berriz, Zaporeak elkartearentzat izan da”. Etorkizunari begira jarri da amaitzeko Tolosa, eta muga oso goian jarrita dutela aitortuta Atlantikaldiaren filosofia jaialditik harago, urte osoan egiten diren ekintzetan zabaltzeko lanean jarraituko dutela esan du, “gainera, beste erakundeekin lankidetzarako ateak zabaltzen jarraitu nahi dugu eta bide hori garatu”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.