Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

010 zerbitzua, administrazioa herritarrengana hurbiltzeko urrats bat gehiago

Errenteriarrei begirakoa da zerbitzua, Errenteriatik bertatik deitzeko eta doakoa. Zu! zerbitzuko langileek artatuko dituzte deitzen duten herritarrak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/03

Eñaut Gracia, eta Zu! Zerbitzuko langile bat atzean telefono arreta egiten.

010 telefono zenbakia martxan jarri du Errenteriako Udalak. Eñaut Gracia Informazio gizartea eta herritarren  parte hartze zinegotziak aurkeztu du gaur zerbitzu berria, eta administrazioa herritarrei hurbiltzeko urrats bat gehiago dela esan du. Zu! Zure Udala herritarren arreta zerbitzuaren zazpi hilabeteko lanaren ostean, hura osatzera dator 010 telefono zenbakia orain. “Telefono zenbaki horretara deituta, modu errazean bideratuko dira dei guztiak eta  Zu! Zure Udala zerbitzuan presentzialki ematen den informazio bera emango da”, azaldu du Graciak. Errenteria 2025 Plan Estrategikora jo du Graciak eta bertan, eta Errenteria konektatutako herria egitea zela erronketako bat ekarri du gogora: “Konektatuta egotea, ez da soilik irisgarritasuna bermatzea, auzoetara iristeko igogailuak egitea, herritarrari administrazioarekin harremanetan jarri behar duenean jarduera erraztea ere bada. Hortik sortu zen Zu! Zure Udala Arreta zerbitzua”. Joan den otsailaren erdialdean jarri zuen martxan udalak arreta zerbitzua, eta dagoeneko erreferentzia puntua dela herritarrentzat azaldu du Graciak. Hori berresteko datuak eman ditu: “Zerbitzuko langileek martxan jarri zenetik 33.296 pertsona artatu dituzte presentzialki, eta 6.880 dei erantzun dituzte zazpi hilabete hauetan”. Epe horretan gainera, ugaritu egin dira Zu! zerbitzutik egin daitezkeen tramiteak: ” badira hilabete batzuk trafiko erresidentzia aldaketak bertatik egiteko aukera ematen duela zerbitzuak DGTrekin sinatutako hitzarmenari esker, eta egun Mugi Txartela bideratu edota Familia Gunea zerbitzuan izena eman daiteke, besteak beste”. Erraza, erabilgarria eta doakoa Errenteriarrei begirakoa da zerbitzua eta Errenteriatik bertatik deitzeko. Buruz erraz ikasi daitekeen telefono zenbakia dela nabarmendu du Graciak, eta Zu! Zure Udala zerbitzuan ari diren langileek artatuko dituztela deiak txandaka, “telefono zerbitzuaren kalitatea, beraz, presentzialarenaren kalitate berekoa izango da. Udalaren eta udalaz kanpoko informazioa emango zaie herritarrei, tramiteei buruzko informazioa emango zaie, eta abisu, kexa, iradokizun, eta eskertzeak jasoko dira bertan”. Telefono zenbaki horretara deitzea gainera, doakoa izango da herritarrentzat, “beste 010 telefono zenbaki gehienak ez bezala doan izango dira deiak honetan errenteriarrentzat. Izan ere, udalak uste du bertako langileek ematen duten zerbitzu bat denez, ez duela inolako kosturik izan behar herritarrentzat. Kostua udalak bere gain hartuko du”. Arreta ordutegiari dagokionean, berriz, 010 telefonoa Zu! arreta zerbitzuaren ordutegi berean erabili ahalko dute herritarrek: astelehen, asteazken, eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.