Udalak, Donibanen, 30 urtetik gorakoentzat arte aplikatuen ikastaroa antolatu du. Kulturgunean izango da ikastaroa, hilaren 16tik ekainaren 18ra arte, asteartero, 18:00etatik 21:00etara.
Matrikulak 79,95 euro balio du, baina langabezian egonez gero, zenbatekoaren erdia ordaindu behar da. Ordainketa Kutxako ES55 2095 5400 02 1061652334 kontuan egingo da “Arte aplikatuen ikastaroa. Helduak” kontzeptua adieraziz.
Izena emateko orria eta ikastaroaren gaineko informazio zabalagoa
Pasaiako Udalaren webgunean topa daiteke.
HAZ bulegoetan eman daiteke izena.