Gaztelerazko saria egun Madrilen bizi den beste errenteriar batentzat izan zen, Eduardo Solanarentzat.
Legorburu eta Solana, lehiaketaren irabazleak liburuaren ale bana eskutan dutela.
Beste sari bat Legorbururentzat. Oraingoan, Gosoa Kafea kontakizun Laburren lehiaketa poltsikoratu du errenteriarrak euskarako atalean. Joan den astelehenean, Kafearen Nazioarteko Egunean jakinarazi zituzten irabazleak. Gaztelerazko saria egun Madrilen bizi den beste errenteriar batentzat izan zen, Eduardo Solanarentzat. Kafearen argitasuna zen lehiaketaren gaia, eta
berotegi efektua lana aurkeztu zuen Legorburuk.
Lehiaketa irabazita, sari berezia jaso du Legorburuk, ziurrenik lehiaketetan parte hatzen eta idazten jarraitzeko esna mantentzen lagunduko duena, bere pisu adinako kafe kilo, 86 kilo zehazki; Solanak, 71 kilo kafe jaso zituen. Horrekin batera, bi ipuinak biltzen dituen liburuaren 50 ale ere jaso dituzte irabazleek.