Sulawesi Uharteko hondamendiak eragindako biktimak laguntzeko 3.000 euroko diru laguntza bideratu dezala eskatu dio Errenteriako Udalari.
Laguntza eskatu dute hondamendiak sortutako biktimak artatu ahal izateko.
Indonesiara bideratzeko laguntza humanitariorako eskaera aurkeztu du PSE-EEk Errenteriako Udalean. Sulawesi Uhartean hondamendiaren ondorioak izugarriak izan direla nabarmendu du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak, “1.500 lagunetik gora hil dira eta ehunka biktima gehiago izatea aurreikusi dute. Nazioarteari laguntza eskatu diote, hil ala bizikoa dutelako edateko ura, elikagaiak, botikak eta babeslekuak lortzea biktimak artatzeko”.
Horrenbestez, Errenteriako Udalari 3.000 euroko diru laguntza bideratu dezala eskatu dio alderdi sozialistak, “horretarako udalak duen ez ohiko laguntza humanitarioetarako diru zatitik”. laguntza hori, errefuxiatuak laguntzeko agentzia den ACNURren bidez, edota une honetan hondamendia izan den gunean lanean ari den eta laguntza behar dutenei helduko zaiela bermatuko duen beste edozein erakunderi bideratzeko eskatu dio.