Larunbatean denboraldi-aurreko bigarren partida dute, Lasarte-Orian.
Trintxerpeko Erdibana eta Ibarrako neskak, atzo, Donibaneko kiroldegian. Argazkia: Trintxerpe-Erdibana.
Lagunarteko lehen partida jokatu zuten atzo arratsaldean Trintxerpeko Erdibana taldeko neskek, Donibaneko kiroldegian, Ibarraren kontra. 2-5 galdu zuten.
Jokalari berriak dituzte aurten Trintxerpen, talde utzi duten beste hainbat jokalariren ordezko, eta denboraldi-aurrean taldea sendotzeko lanean ari dira. Lagunarteko partidak horretarako baliatuko dituzte.
Hurrengo neurketa, lagunartekoa baita ere, larunbatean dute, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian, 09:25ean.
Ligako lehen partida, aldiz, hilaren 20an izango dute, Teep Samaniego Orixe Tolosaldearen kontra.