'Matazak indarkeria sexistaren aurka' proiektuak Mater Museoan geldiune bat egingo du igandean, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Indarkeria sexistaren kontrako matazak Astigarragako udaletxean zintzilik
Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektua Pasaiara heldu da.
Harituz elkartearen egitasmoak (Astigarragako gizon-emakumeen berdintasun eskola)
Mater ontzian egongo du geldialdia igandean (hilaren 7an), San Pedroko itsasontzi museoan tailer bat eskaintzeko. Itsasoko saregileak batetik eta lehorreko ehuleak bestetik, ezagutzak elkar trukatu eta erakutsiko dizkiete tailerrera hurbiltzen direnei, “matazak proiektua lurra eta itsasoa ehunaren bidez lotu ditzan”.
Tailer ikusgarria izango da, proiektuaren barruan orain artean ehundutako 4000 metrotik gorako lazoak
Mater itsasontzian ikusgai egongo direlako.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako tailerra da, aurtengo jardunaldiek
Ondarea, emakumeen emaria lelopean emakumeen papera aldarrikatu nahi dutelako.
Igandeko tailerra 11:00etatik 14:00etara egingo da, publiko orori zabalik.
Proiektuaren nondik norakoak
Ekimen sinboliko eta solidarioa da Matazak izenekoa. Mataza bat hildako emakume bakoitzeko, hildakoen absentziaren marka. Ehuna mezu bat da eta hariak hitzaren forma hartzen du.
Proiektuaren mezua gizarteratzen laguntzeko dokumental bat grabatzen ari dira, ‘Hariak’ izenburukoa, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean, eta igandeko tailerra ere grabatuko dute. C
rowfunding Goteo plataformaren bidez lagundu daiteke proiektua.