Errenteriako boxeolari gaztea Espainiako eta Europako Batasuneko txapeldun da atzotik oilar pisuan.
Sebas Latigo Perez Espainiako eta Europako Batsuneko txapeldun da oilar pisuan. ARGAZKIA: Ion Collar
Lortu du. Sebas
Latigo Perezek atzo Errenterian jokatutako Espainiako eta Europako Batasuneko tituluak eskuratu ditu Jacob
Caco Barretoren kontra lehiatuta. Errenteriako boxeolari gaztea Espainiako eta Europako Batasuneko txapeldun da atzotik oilar pisuan.
Night of Belts boxeo-borrokaldiaren barruan jokatu zituzten atzo bi titulu horiek. Europako Batasuneko txapelketa lehen aldiz egin dute Gipuzkoan, eta Errenteriako plaza aukeratu dute, Gipuzkoako boxeoan duen garrantzia nabarmentzeko.