Lan horiek guztiak 11 astean amaituta egotea aurreikusi du udalak.
Añarbe Kalean egingo dituzte lanak, besteak beste.
Hainbat mantenu lan egingo ditu mantenu sailak datozen asteetan herrian. Añarbe kalea berrurbanizatuko du, Jaizkibel kaleko 2n zenbaian berriz, zolaketa eta saneamenduaren berrikuntza egingo ditu. Zapirain anaiak kaleko eskailerak inpermeabilizatu egingo dituzte, bestalde, Txirrita parkearen ondoan, eta Arditurri kalean dagoen Pontikako frontoiko harmailak kendu eta atea jarriko dute.
Sorgintxulo kaleko 15 zenbakira irisgarritasuna hobetzeko arrapala egingo dute, eta azkenik, Beraungo anbulatorioaren atzealdea zolatuko dute, Galtzaraborda etorbidearen 67. zenbakian. Lan horiek guztiak 11 astean amaituta egotea aurreikusi du udalak.