Kirol eremuan adin txikikoekin sare sozialak eta whatsapp aplikazioa erabiltzearen gaineko informazio saioa antolatu dute.
Kirol eremuan adin txikikoekin eta sare sozialetan nola jokatu hausnartuko dute.
Kirol eremuan adin txikikoekin sare sozialak eta whatsapp aplikazioa erabiltzearen gaineko informazio saioa antolatu du Kirolaren Euskal Eskolak udaleko Kiroletako azpisailaren laguntzarekin. Adin txikikoekin horiek kirol esparruan nola erabili hausnartuko dute. Hilaren 17an, asteazkenarekin izango da sio hori 18:00etatik 20:00etaa Galtzarabordako kiroldegian, eta kirol elkarteetako arduradunei, adin txikikoak dituzten irol taldeetako entrenatzaileei, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ikasleei, eta oro har interesa dutenei zuzendutakoa da.
Besteak beste, kirol esparruan teknologia digitalak erabiltzearen onurak eta arriskuak, erabilera erregulatzen duten arau alorrak, kirol entitateentzako marko etikoa; entrenatzaileen eta din txikiko kirolarien arteko paktu digitala, eta erabilera egokia sustatzeko pausuak aztertuko dituzte saioan.
Ikastaroa doakoa izango da, baina aldez aurretik
izena eman beharko dute interesdunek, zehazki, hilaren 15aren aurretik.