Munttarperen emakumeen taldea, liga hasi aurreko talde argazkian.
Lezoko kirol eremuek asteburu arras lanpetua izan dute. Bai Bekoerrota kiroldegiak, bai eta Plazeta futbol zelaiak hainbat lehia jaso dituzte, den-denak interesgarriak.
Orden kronologikoan lehen norgehiagoka herriko areto futbol taldeen arteko derbia izan zen, ostiral gauean. Jaixki AFTk,
kanpoko taldeak, 2-4 gainditu zuen Gaintxu AFT. 0-1 aurreratu ziren Jaixkikoak, eta atsedenaldira banakoarekin joan ziren bi taldeak, Gaintxuren joko gorakadarekin. Bigarren zatiaren erdialdean, ordea, Jaixkik bi gol ia segidan sartu zituen, eta gutxira, Gaintxuk bigarrena markagailua 2-3an uzteko. Jaixkikoen laugarrenak historikoa izan den derbia 2-4an utzi zuen. Bigarren itzulian ikusiko dute elkar berriz ere.
Munttarperen bi taldeek sasoiko debuta egin zuten larunbatean. Lehenik, emakumeen taldeak (haiena da goiko argazkia) 21-18koarekin gainditu zuen Corazonistas. Ondoren, Bekoerrotan ere, gizonenak erraz hartu zuen mendean Soraluze, iazko sasoiko gol zaparradarekin jarraituz, 33-20. Baina erne, aise irabazi arren, oroitu iaz baino maila bat gorago daudela gizonen taldekoak.
Bestelakoan, Allerruren gizonen talde nagusiak galdu egin zuen. Emakumeena, berriz, sentsazioak berreskuratzen hasi da, galtzen hasitako partida azkenean irmo garaituz.
Honakoak, taldez talde, emaitzak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Gorengo Maila
- Santo Tomas Lizeoa-Allerru 3-6
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru-Orereta Kafea 3-1
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Muntarrpe-Corazonistas 21-18
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu AFT-Jaixki AFT 2-4
SASKIBALOIA
- Kurkubik hilaren 21eko asteburuan hasiko du Gipuzkoako Hirugarren Mailako liga.