Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Enpatikonomia ikastaroa antolatu dute enpresentzat

Antolatu duten jardunaldian, enpresen ardura soziala osatzen duten faktoreak, eta esperientzia konkretuen berri izango dute bertaratzen direnek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/09

Tknika Zentruan izango da jardunaldia.

Besteei entzun guztiek irabazteko, hori da enpatikonomiaren atzean dagoen filosofia, eta horren gaineko ikastaroa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Sailak, Oarsoaldeko lau udalekin elkarlanean Errenterian, hilaren 18an, enpresei begira. Enpresa aurreratua izateko, irabazi ekonomikoei ez ezik, eragin eremuko komunitatearen garapenari ere erreparatu behar zaiola diote antolatzaileek, “Enpresa aurreratuek jendartearekiko konpromisoa dute iparretako bat, jokabide horrek enpresaren iraunkortasunari ere laguntzen diolako. Bide horretan ingurumenak, berdintasun politikak, lana eta familia orekatzeko kontziliazio neurriak, bertako hizkuntza eta kulturarekiko begirunea edota gertuko jendartearekiko zein garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoak enpresa gehienetan bere lekua aurkitzen ari dira. Horiexek dira, besteak beste, gaurko eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak”. Antolatu duten jardunaldian, enpresen ardura soziala osatzen duten faktoreak, eta esperientzia konkretuen berri izango dute bertaratzen direnek. Horrez gain, Oarsoaldean nahiz eskualdetik kanpora zabaltzen ari diren joerak eta lantzen ari diren planak ere ezagutzeko aukera izango dute: hizkuntzen kudeaketa egokiak betetzen duen papera aztertuko dute, edota engaiatu metodologiaz arituko dira. Azken hori,  errenteriako enpresa txiki eta merkataritza saltokiek ingurunea eraldatzeko duten ahalmena neurtu eta aitortzeko garatu dute. jardunaldian emaitzen berri emango dute. Jardunaldia, Tknika, Errenteria-Oreretako Lanbide Heziketaren berrikuntza eta ikerkuntza zentroan izango da 09:45etik 14:00etara izango da. Parte hartu nahi dutenek Oarsoaldea Garapen Agentziaren 943 49 41 29 telefono zenbakira deitu behar dute edo, posta elektronikora mezua bidali. Egitarua
  • 09:45 – 10:00: hasiera. Ongietorri kafea
  • 10:00 – 10:10: Aurkezpena. Hizlariak: Julen Mendoza (Errenteriako alkatea) eta Iñaki Mujika Aizpurua  (Tknikako zuzendari exekutiboa)
  • 10:10 – 10:50: Los Objetivos de Desarrollo Sostenible en la empresa, claves para avanzar hitzaldia, Arantza Acha de la Presarekin (UNESCO Etxearen zuzendaria)
  • 10:50 – 11:30: Enpresa, erantzukizun soziala eta hizkuntzak hitzaldia, Karmelo Ayesta Sagarduyrekin (Eratuz, Koop. Elk.)
  • 11:30 – 11:50: Solasaldia hizlariekin
  • 11:50 – 12:15: Atsedena
  • 12:15-12:55: Engaiatu metodologia Errenterian hitzaldia, Aitziber Salaberria Arregiren eskutik (Elhuyar Fundazioko teknikaria)
  • 12:55 – 13:35: Gipuzkoa, enpresak eta erantzukizun soziala hitzaldia, Garikoitz Agote Alberrorekin (Gipuzkoako Foru Aldundiko Industria Sustapeneko zuzendaria)
  • 13:35 – 13:55: Solasaldia hizlariekin.
  • 13:55 – 14:00: Itxiera, Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren ordezkariarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.