Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Kide Ugariko Familien Federazioak aurkezpena egingo du Errenteria-Oreretan hilaren 25an.
kide ugariko familiak aurkezpenera deitu dituzte.
Hirukide Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako Kide Ugariko Familien Federazioak aurkezpena egingo du Errenteria-Oreretan hilaren 25ean. Elkarteak kide ugariko familiei ematen dizkien zerbitzuen eta antolatzen dituen jardueren gaineko informazioa emango die bertaratzen direnei, baita kolektibo horrek dituen laguntza eta hobari publikoen berri. 18:00etan izango da aurkezpena Reina aretoan.
Hirukidek kide ugariko familiei zuzenduta azken aldian izan diren aldaketen berri eman du bide batez. Besteak beste, pasaportea edota nortasun agiria egiteko garaian salbuetsita daudela nabarmendu du tasak ordaintzeaz, eta amatasunagatiko osagarria pentsioetan iaz sartu zela indarrean. Azken horren arabera, gutxienez bi seme-alaba izan dituzten emakume langileen kontribuzio pentsioetan.
Argiaren Bonu sozialaren gainean egiten ari diren lanketa ere azalduko dute.
Hirukidek Errenteria-Oreretako kide ugariko familia guztiak deitu ditu aurkezpen ekitaldira.