Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ainhoa Intxaurrandieta: «Sententziak gure argudiaketa ontzat ematen du eta aitortza bat da»

GHK presidente ohia «oso pozik» agertu da Madrilgo Kontu Auzitegiak bere alde egin duelako; Sententzia «sakonera sartu izana» eskertu du gehien.

olatz mitxelena
Lezo
2018/10/11
Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde egin du, eta erabakiak ezustean harrapatu ditu GHKko presidente ohi eta aurreko agintaldiko Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin. Herenegun jakin zen ebazpena EH Bilduko bi kideren aldekoa zela, eta atzokoa balorazioetarako  eguna izan zen. EH Bilduk agerraldia egin zuen goizean Donostian. Juan Karlos Izagirrek eskerrak eman zizkien Errazkin eta Intxaurrandietari- agerraldian izan ziren biak- eta Marian Beitilarrangoitiak sententzia baloratu zuen. HITZArentzat Ainhoa Intxaurrandietak berak egin du balorazioa.«Sorpresa erabatekoa» izan dela aitortu du lezoarrak. Ezkorra zen erabat Intxaurrandieta, «joko zelai politikoan, hauteskundeak gerturatu ahala, auzia erabat galduta» zutela erabat sinetsita. Horregatik, lasaitu ederra ez ezik, poza agertu du,  «batez ere, sententzia sakonera sartu delako eta argi eta garbi esan duelako errauste planta gain-dimentsionatua zegoela, errauste planta ez zela bideragarria eta ezin zela eraiki». Kudeaketa ona egin izana aitortu die Errazkin eta Intxaurrandietari sententziak, «lurraldearentzat ekonomikoki kaltegarria zen azpiegitura bat bertan behera uzteagatik». «Gainera, pilota haien teilatuan jartzen du», ohartarazi du  Intxaurrandietak «eta esaten du bai swapengatik eta bai errauste plantaren kontratua eten behar izateagatik, norbaitek ardura baldin badu diru galeretan,  haiena dela ardura». Intxaurrandietak gogorarazi duenez, «beraiek  bazekiten errauste planta gaindimentsionatuta zegoela, eta aurrera jarraitu zuten, jakin arren horrek kalteak ekarriko zituela». Sententziak, zentzu horretan «diru publikoa ika-mika politikoan sartu izana onartezintzat» jo duela azaldu du Intxaurrandietak, eta aitortu du» helburua, dirua baino, eskarmentu politikoa emate izen dela», salatzaileen jokabidea deitoratuz. Zentzu horretan, «oso sententzia irmoa eta sendoa»  dela baietsi du lezoarrak : «Guk erabilitako argudio berdin-berdinak erabiltzen ditu. Gure argudiaketa ontzat ematen du eta aitortza bat da,  guk orain arte behin eta berriro, milaka alditan esan duguna berresten duelako». Sententziak «kudeatzeko bi modu» daudela agerian utzi duela iritzita, argi mintzo da lezoarra: «Kudeatu daiteke enpresei, elite ekonomikoari eta botereari begira eta herritarrei bizkarra ematen, eta kudeatu daiteke herritarrei begira eta botere ekonomikoei bizkar ematen. Guk bigarrenaren  alde egiten dugu». Horregatik, aurrerantzean, «aukera  izenez gero», argi du zein izango den EH Bilduren aukera: «Ez dugu onartuko diru xahuketa, ez ditugu onartuko gaixotasunak sortzen dituzten azpiegiturak, eta  jarraituko dugu zentzuz kudeatzen, herritarrekin eta herritarrei begira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.