Dena ondo bidean, abenduan izango da amaitua eta erabilgarri Lezoko lehen igogailua.
Martiarena igogailua eraikitzeko lanen ondoan.
Bekoerrota kiroldegia eta Altamira lotuko dituen
igogailuaren lanak martxa onean doazela jakinarazi du udalak. Gaur bete dira bi hilabete lanak hasi zituztela eta Jesus Mari Martiarena alkateak bisita egin du bertara. Herriko lehen igogailua izango da, eta Martiarenak esan duenez, urrats handia izango da Altamira auzoa herrira gerturatzeko ahaleginean, “Lezoarren bizi kalitatea, mugikortasuna eta ongizatea hobetzea da helburua”.
Dena ondo bidean, datorren hilabete erdialderako izango da amaitua eta erabilgarri igogailua.
Irisgarritasuna hobetzeko beste hainbat lan egin dituela nabarmendu du udalak, bestalde. Besteak beste, Altamira auzora iristeko oinezkoentzat pasabideak, kaleak asfaltatu eta zuloguneak bete, hainbat gunetan kale argiteria hobetu, eta eremu labainkorretan produktu ez labainkorrak jarri dituela esan du.