Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna antolatzen hasiko dira eta Martxoaren 8ko egun osoko grebaren gaineko lehen berriak zabalduko dituzte.
Azken urteetako manifestaziorik jendetsuena egin zuten Errenteria-Oreretan pasa den Martxoaren 8aren harira.
Oreretako Mugimendu Feministak batzar feministara deitu du bihar, osteguna. Azaroaren 25era begira jarriko dira, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren antolatzeko. Martxoaren 8ari buruz ere mintzatuko dira batzarrean. 24 orduko greba orokorrera deitu du mugimendu feministak egun horretarako, eta lehen berriak zabalduko dituzte.
Emakumeen pixuan egingo dute batzarra Gaztañoko topo geltoki parean) 19:00etan.