Euskaraldiaren aurkezpenak San Pedron, Antxon eta Trintxerpen.
Pasaiako hamaikakoaren hainbat kide Euskaraldiaren aurkezpen orokorrean, Donibanen.
San Pedroko talde eragileak gogorarazi du bihar egingo dutela, udal aretoan, Euskaraldiaren aurkezpena. 18:00etan kale jiran irtengo dira barrutiko euskaltzaleak, frontoitik, ibilbidean Belarriprestak eta Ahobiziak bildu eta 18:30ean, Ertin, aurkezpen ekitaldiari ekiteko. Gogoratu, aurkezpenean euskararen alde lan egin duten emakume sanpedrotarrak omenduko dituztela.
Antxoko talde eragileak, berriz, larunbaterako iragarri du aurkezpena. 13:00etan, Gure Zumardian, eta Trintxerpekoak, azkenik, iganderako, ordu berean, Gernika plazan. Trintxerpen aurkezpena hasi baino ordu erdi lehenago, 12:30ean, kalejira abiatuko dira Gudarien Plazatik eta Azkuenetik, eta aurkezpenaren ondoren, luntxa, mutxikoak eta Illunbe Dantza Taldearen emanaldia izango dira.