Eider Rodriguez idazle errenteriarra.
Eider Rodriguezek irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria,
Santa familia lanarekin. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Horrenbestez, idazle errenteriarrak aurten irabazi duen bigarren Euskadi saria da. Hilaren 1ean, deula egun gutxi beraz, jakinarazi zuten Roriguezek irabazi zuela Euskadi Literatura Saria euskarazko literaturaren sailean,
Bihotz handiegia azken lanarekin.
Lehen aldia da idazle berak bi Euskadi sari eskuratzen dituena urte berean.