Hilaren 25ean, osteguna, egingo dute inauterietako egitaraua mamitzen hasteko lehen bilera.
Ooarsoirriaken argazki bat inauterietan.
Inauteriak antolatzeko lehenengo bilerara deitu du udalak hilaren 25erako. Udalak bultzada handia eman die azken urteetan inauteriei, herriko hainbat eragileekin elkarlanean, eta azken urteetako egitarauan proposamen berriak landu dituzte. Izandako harrera ikusita, aurten ere, ildo beretik jarraitzeko asmoa jakinarazi du.
Horrenbestez, 2019ko inauterien antolaketan parte hartu nahi duten guztiekin hasiko dira egitaraua mamitzen datorren osteguneko bilera horretan. Zita, Merkatuzarren, 19:00etan.