Kale Gorrian iniziatibaren barruan, kalean lo egiten bost pertsona aurkitu dituzte.
Kale Gorrian iniziatiban parte hartu du Errenteria udalak, bigarrenez.
Kale Gorrian iniziatiban hartu du parte bigarrenez Errenteriako Udalak. Udalerrian kalean bizi den jende kopurua jakin eta ahal den kasuetan duten egoeraren berri jasotzea da iniziatibaren helburua. Horretarako, 22 boluntario aritu dira lanean, eta kontaketa asteazkeneko 20:00etatik osteguneko 02:00etara egin zuten. Guztira bost lagun aurkitu dituzte kalean lo egiten, eta gizarte baliabideetan lo egiten dutenak ere kontatu dituzte.
SIIS, Ikerketa eta dokumentazio sozialen Fundazioak, bi urtetik behin eta gau berean kontaketa egitea proposatzen die proiektuan parte hartzen duten udalei. Helburua Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiri eta herrietan gizarte bazterkerian dagoen egoeraren argazkia izatea da. Azken emaitza, fundazioaren webgunean zintzilikatuko duten txosten bat izango da.
2016an hartu zuen parte lehenengoz Kale Gorrian iniziatiban Errenteriako Udalak. Orduan bederatzi pertsona topatu zituzten kalean lotan.