Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hainbat hobari eskatu ditu EAJ-k ordenantza fiskaletan

Gobernu taldearen proposamena hobetzearren aurkeztu duela bere proposamena esan du EAJk eta "herritarren defentsan".

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/22

EAJko hiru zinegotziak martxoko plenoan.

Errenteriako Gobernu Taldeak hilabete hasieran aurkeztutako ordenantza fiskalen proposamenean hainbat hobari ezartzea eskatu du. Salbuespen batzuekin, tasak eta zergak izoztea proposatu du gobernu taldeak 2019ko ordenantza fiskaletan.  Igoerak lau zerga eta tasatan planteatu dituzte, eta %1ekoak izango dira, azaldu zutenez, hainbat zerbitzuk sortzen duten defizitari erantzuteko. EAJ-hainbat hobari eskatu ditu bere proposamenean, gobernu taldeak ordenantzak izoztea proposatzen badu ere, oro har, %1a igotzea proposatzen duen zerga eta tasak direlako bere iritziz herritarrengan eragin gehien izaten dutenak: “Hobari horiekin, zailtasun ekonomiko handienak dituztenengan %1eko igoeraren eragina gutxitzea edota ingurumenaren zaintza sustatzea dugu helburu”. Zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzako hobariak proposatu ditu batetik EAJk eta horren harira hondakinen bilketaren tasa aipatu du: “Orain bi urte %21eko igoera izan zuen, eta joan den urtean %2koa. Hondakinen tasa hori eta ur eta estolderiarena ere %1 igotzea proposatu du udal gobernuak, eta gure ustez egoera larrienean daudenengan eragina gero eta handiagoa da”. Bi tasa horietan, bizikidetza unitatearen eta diru sarreren araberako salbuespenak proposatu ditu EAJk. Ibilgailuen gaineko zergan, berriz,  foru arauak aurreikusten duen familia ugarientzako %50eko hobaria ezartzea eskatu du, azken hori ere, diru sarreren arabera. Ingurumenaren zaintzarekin lotutako hobariak proposatu ditu bestalde alderdi jeltzaleak, eta horien barruan ibilgailu hibridoei %75eko hobaria eta elektrikoei %95ekoa bost urtez ezartzea eskatu du. Hondakinen bilketako zergari dagokionean, bosgarren edukiontzia aktiboki erabiltzen duten herritarrei egungo %25eko hobaria %30era igotzea. Ondasun Higiezinen Zergan ere proposatu du neurria EAJk, eta Bizigune edo antzeko programen barruan dauden etxebizitzei %50eko hobaria ezartzea proposatu du.  EITak agintzen dituen irisgarritasuna, bizigarritasuna edota energia eraginkortasuna hobetzeko obren gaineko zergan %95eko hobaria proposatu du halaber, baita %75eko hobaria alde zaharrean fatxadak berritzeko obretan ere. Neurri horiek, “gobernu taldearen proposamena hobetzearren aurkeztu ditugu proposamen horiek, eta errenteriarren interesen defentsan. Erabat egingarriak iruditzen zaizkigu, eta zentzuzkoak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.