Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hondakinen mahaia eratu dezala eskatu dio Lezon Ondo Ai Ginen taldeak udalari, hirugarrenez

Udalak bizkarra eman diela salatu dute eta elkarrizketa, parte hartzea eta akordioa eskatu.

olatz mitxelena
Lezo
2018/10/22

Hondakinen mahaia eratu dezatela eskatzeko Lezon Ondo Ai Ginen taldekoek erregistratutako eskaera.

Hiru bider eskatu dio Lezon Ondo Ai Ginen taldeak udalari hondakinen mahaia eratzeko, eta hiruretan ezezkoa jaso. Hala salatu du plataformak, hedabideetara igorritako oharrean. Nabarmendu dutenez, eskaera guztiak udal erregistroaren bitartez egin dituzte, ofizialki, eta zehaztu dutenez, udalak idatziz bitan ukatu du hondakinen mahai deitzea eta egin dituzten beste proposamenei “isiltasunarekin edo hartu dituen kontrako erabakiekin erantzun” die. Gaizki iruditzen zaio plataformari jokabidea. “Ez dugu uste Lezo bezalako herri  batean  udalaren jokatzeko modu egokiena denik elkar lana eta adostasunean baztertzea horrelako gai korapilatsu baten aurrean”, esan dute eta “arazo potoloei” aurre egiteko “eztabaida, parte hartzea eta adostasuna” behar direla defendatu”. Horregatik, “hondakinen arazoaren aurrean udalak eta herritarrak parte hartuko luketen hondakinen mahai bat ahalik eta azkarren sortzea garrantzizkoa” dela defendatu dute “herri bizitza sano eta demokratiko baten bidean” elkarrizketa beharrekoa dela berretsiz. Aurrekariak Lezon azken bi agintaldietan hondakinen bilketa  sistemak eztabaida sakonak sortu dituela  gogorarazi du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak  eta “eztabaidak herria goitik behera zipriztindu” duela ohartarazi. “Esan genezake eztabaida honek azken udal hauteskundeak ere baldintzatu zituela eta oraingo legegintzaldiko alkatearen eta hirigintza zinegotziaren dimisioa ekarri duela”, gaineratu dute. Horrez gain, Jesus Mari Martiarena alkatetzara iritsi aurretik Lezoko Udalak batzorde ugari deitu izan dituela eta udala eta herritarren arteko komunikazioa egon izan dela nabarmendu dute. “Horrela egin izan da Lezon urteetan elkar lanean eta adostasunean,  arazo konkretuei  irteera emateko”, esan dute, eta elkarrizketaren bidea baztertu denetan bestelako arazoak azaleratu direla gogoratu dute, “Zeberio alkatearekin herriko elkarteek jai batzordea martxan jartzeko egin zuten borroka” aipatuz, edota “Zabarre haserre ekimenak herriko elkarteen ahotsak eta kexak behar den moduan tratatuak izan zitezen” jazotakoak oroitaraziz.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.