Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ikasleen proposamenak erantzun ditu alkateak

Datorren urteko maiatzerako jarri dute hurrengo zita, dagoeneko esku artean duten Energia eta Klima aldaketaren gaiaren gainean egin behar dizkioten proposamenak helarazteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/23

Gaurko saioan ikasleen proposamenak erantzun ditu Julen Mendoza alkateak.

Eskolako Agenda 21 programaren barruan ikasleek ikasturte amaieran egindako proposamenei erantzuna eman die Julen Mendoza alkateak, programaren ikasturte berriko lehen saioan. Zarata izan dute aztergai aurreko ikasturtean eta hainbat neurri proposatu dizkiote alkateari hura gutxitu eta mugikortasuna iraunkorraren alde egiteko udalerrian. Mendozak banan bana erantzun ditu Bizarain LH, Bizarain DBH, Koldo Mitxelena, Telleri, Don Bosco, Gamon eta Egiluze ikastetxeetako ikasleek egindako proposamen horiek gaur pleno aretoan egindako saioan. Proposamenetako bat auto kopurua gutxitzea zen, zerbitzu publikoa indartu merkatuz eta herritarrak kontzientziatuz.  Errenteria ondo komunikatutako herria dela esan du horren harira Mendozak, eta udalak  garraio publikoaren alde egiten duela, halere berak eskumen txikia duela garraio publikoaren prezioa ezartzeko garaian azaldu die bildutakoei. Ibilgailu publikoak erabiltzearen aldeko kanpaina egitea ere eskatu zioten udalari ikasleek Eskola Agenda 21 programaren barruan. Bost ibilgailu elektriko dituela udalak une honetan, eta halakoak kargatzeko hiru gune jarri dituela jakinarazi du. Autobus elektrikoa jartzea ere aztertu omen zuen udalak, baina ez omen da posible. Arrazoiak eman ditu horretarako, Mendozak: “Maldatsua da  gure herria, eta autobus elektrikoek ez dute nahikoa indar izaten malda horietan gora egiteko”. Bidegorri sarea hobetu, eta hura zabaltzeko lanetan ari dela kontatu die bestalde gaur pleno aretoan bildu diren ikastetxeetako ordezkariei, eta Metrominutu kanpainaren berri eman. Gutxi barru abiatuko du udalak, eta horretarako esku orriak aterako dituela jakinarazi du. Helburua herritarrak desplazamenduak oinez egitera animatzea da eta horretarako planoak aterako dituzte distantzia zehatzak egiteko zenbat denbora behar den jarrita. Beste eskaeretako bat bizikleta publikoak jartzearena izan da. Horren gaineko azterketa egin zutela Oarsoaldea osatzen duten lau udalek azaldu du alkateak, eta ondorioztatu zutela ez zegoela erabiltzaile nahikorik halako zerbitzua jartzeko, “hala ere, berriz ere aztertzeko konpromisoa hartuko dugu, besteak beste, Donibane eta Lezo arteko bidegorria egina dagonean erabilera agian handituko delako, eta geroz eta gehiago direlako egun Donostiara joan etorriak bizikletaz egiten dituztenak eguraldi onarekin”. Azterketa gainditutzat emango zioten alkateari bildutako ikasleek, galdera guztiak erantzun dituelako, arrazoituta gainera. Datorren urteko maiatzerako jarri dute hurrengo zita, dagoeneko esku artean duten Energia eta Klima aldaketaren gaiaren gainean egin behar dizkioten proposamenak helarazteko. Bien bitartean, batzuk eta besteek lanean jarraituko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.