Pasaiako Haurren Gabonetako 55. Marrazki Lehiaketa has dadin dena prest dutela iragarri dute udal liburutegiek.
Urtero legez, 4 eta 14 urte arteko Pasaiako haurrek har dezakete parte lehiaketan, baita Pasaiako beste ikastetxeetan ikasten ari diren beste herrietako haurrek ere. Gaia, noski, Gabonak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, Pasaia-Lezo Lizeoko, Karmengo Amako eta eta Anunciatako ikasleek ikastetxean bertan egingo dituzte marrazkiak; Cristobal Gamon, Herri Ametsa eta San Luis ikastetxeetan, aldiz, ikastetxean banatuko dizkiete lehiaketan parte hartzeko laminak, eta marrazkiak osatuta, haurrek udal liburutegietan entregatu beharko dituzte lanak. Azkenik, aipatu ikastetxeetan ari ez diren haur pasaitarrak, liburutegietara jo dezakete marrazkirako lamina hartzera.
Azaroaren 5ean hasiko dira lehiaketarako lanak jasotzen, eta hilabete bereko 23an bukatuko da marrazkiak entregatzeko epea.
Epaimahai azaroaren 29an elkartuko da, eta irabazleek izena azaroaren 30ean ezagutaraziko dituzte.
Epaimahaian Juan Antonio Garcia Marcos, Jose Mensuro, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena ariko dira, azken biak aurtengo lehiaketa egiteko kaleratu duten kartelaren egileak.