Indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
Indarkeria matxistak beste emakume bat hil duela salatuko dute bihar.
Yolanda Jaenen hilketa matxista salatzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak, eta deialdi horrekin bat egin du Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako kontseiluak. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako jarrera erakutsiko dutela esanda, elkartasuna adierazi diote hildako emakumearen familiari, eta lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute, “emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Elkarretaratzea 19:30ean egingo dute Niessen merkatalguneko sarreran.