Ikastaro trinkoa eta doakoa eskainiko du Errenteria-Oreretako Al Assafa Basque Islamiar Kultur Zentroak, helduei begira.
Arabiera ikastaro trinkoak 16 orduko iraupena izango du.
Oinarrizko arabiera ezagutzeko aukera eskainiko du Errenteria-Oreretako Al Assafa Basque Islamiar Kultur Zentroak. Helduei begirakoa izango da ikastaroa, doakoa eta trinkoa, eta helburua parte hartzaileak arabierara hurbiltzea da. Azaroaren 2an hasi eta abenduaren 21era arte egingo dute ikastaroa, ostiralero 17:00etatik 19:00etara, Udal Euskaltegiaren (Migel Zabaleta kalea, 14) areto batean. Plazak mugatuak dira, eta parte hartzea doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek 664 31 83 65 telefono zenbakira deituta, edo
posta elektronikoz.
16 orduko ikastaroan grafia eta ahoskerara hurbilketa egingo dute. Besteak beste, oinarrizko esaldiak eraikitzen, agurrak edo alfabetoko hizkiak ikasiko dira. Arabiar kulturara hurbiltzeko parada ere izango dute parte hartzen dutenek ikastaroan, Soumaya Bouharrat irakaslearen eskutik.
Honda Euskadiren laguntza eta Errenteriako Udalaren babesarekin jarriko dute martxan iniziatiba berria. Ez da bakarrik helduko gainera, Errenteria-Oreretako 50 haur eta gaztek arabiera saioak jasoko dituztelako. Hauen kasua bestelakoa da, izan ere ahozko hizkuntza ezagutzen dute eta alfabetatzeko saiakera izango da egingo dutena. Egoera horretan dauden haur eta gazteek, beraz, izango dute ere aukera saioak jasotzeko.