Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gorputz ahaztuekin dantzan, eder, baikor

Noemi Viana eta Mikel Aristegi dantza ikuskizun bat aurkezten ari dira egunotan Egiako La Farandulan, mikroantzerkirako atondutako espazioa, oraingoan dantzarako baliatuz; lau pieza labur, nahieran ikusteko.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/10/26
Anakrusa taldeko Noemi Viana, Mikel Aristegirekin batera, dantza garaikideko  ikuskizun bat aurkezten ari da Donostiako Egia auzoko La Farandula espazioan. Taberna berezi bat da La Farandula, 20 lagun hartzeko gaitasuna duten 20 metro koadroko hiru areto dituena, 15 minutuko antzezlan laburrak eskaintzeko pentsatuta. Oraingoan, baina, antzerkiari dantzak hartuko dio toki, mikrodantzak. Vianak eta Aristegik atzo aurkeztu zuten Gorputz Ahaztuen Edertasuna, eta gaur, bihar eta etzi berriro ere dantzatuko da bikotea, toki berean. Gaur eta bihar 20:20an izango da lehen emanaldia, eta 23:50an azkena; etzi, berriz, goizago hasi eta bukatu: 19:20an lehen emankizuna  eta 20:50an azkena. Sarrerak 4,50 euro balio du. Anakrusa taldeko Noemi Vianak azaldu duenez, ikuskizunak Oier Guillanen poema baten izenburua du: «Segituan ikusi nuen Oier Guillanen poemak laburbiltzen zuela Mikelek eta biok ikuskizunak dituen lau piezetan landu nahi genuen kontzeptua». Viana eta Guillan lagunak dira, eta hainbat lan egin izan dituzte aurrez elkarrekin. Horregatik zalantzarik ez zuen izan Pasai Antxon bizi den dantzariak: «Mikelek gaia proposatu bezain laster Oierrengana joan eta segituan agertu ziren poema lagungarri batzuk». Ikuskizuna lau pieza txikik osatzen dute eta pieza bakoitza testu batean oinarritzen dela azaldu du Vianak, «batzuetan piezan bertan agertuz eta beste batzuetan, azpitik,  eusteko sare baten gisara». Horregatik, dantza emanaldira doazenei Oier Guillanen testu bat ematen diete, «dantza efimeroa delako eta hausnarketa dantza espaziora ez mugatzeko». Osorik edo zatika, nahieran Ikuskizunean bi bakarkako saio eskaintzen dituzte, bakoitzak bana, eta horrez gain, bi duo. Lore kutsakorrak, Noe Vianaren bakarkakoa, «gorputza eta bere edertasunaren metafora gisa»; Mina, Aristegiren saioa, «infekzioak, hausturak… gorputzean bizitza osorako orbainak uzten dituztenak»; Errua duoa, «laguntasuna gaixorik edo zauriturik duen pertsona baten ondoan gaudenean», eta azkenik, Izan dadila, elkarrekin interpretatuta, «gatazkaren irtenbide baikor gisa. Onarpena eta aurrera jarraitzeko aukera». Gorputz ahaztuen edertasuna izenburupean, Vianak eta Aristegik gai latzak landu dituzte, baina beti ere, ikuspuntu baikor batetik. «Zauriak, mina, errua…  Baina baita maitasuna eta elkartasuna ere», zehaztu dute. «Pertsona baten bizitzan suertatzen diren muturreko egoeretara hurbildu nahi izan gara, mugarriak diren horietara: gaixotasunak, istripuak, anomaliak… baina arazoen dramatismora mugatu  gabe, eta beti ere gorputz ahaztuen edertasunera itzultzeko». Aristegik berak iaz Suitzan hiesaren gainean egin zuen lan batetik abiatu dira horretarako, mikroantzerkiaren formatuak eskaini dien aukera baliatuta:  «Normalean horrelako espazioetan 15 minutuko piezak aurkezten dira, eta lauzpabost edo sei pase egiten dira egunero. Guri bururatu zitzaigun egitura oso bat lantzea lau zatitan, gaiari buruzko lau ikuspuntu desberdin eskaintzeko». Izan ere, lau piezak bakarka ere ikus daitezke, eta nahi den hurrenkeran, Aristegik nabarmendu duenez, «trama irekia delako, eta ikusleen interpretazioari zabalik dagoelako. Piezak nola ikusten diren, zein hurrenkeran, osorik edota zatika, bestelakoa izango da interpretazioa eta hori da, hain zuzen, guk eskaini nahi duguna». Lan egiteko modua, kasu honetan, ez da ausazkoa. «Guretzat dantza garaikidea hori da», gaineratu du Vianak, «antzerkiak edo zinemak trama oso bat ematen dizute, hasiera, garapena, eta amaiera. Baina dantzak, genero bezala, gai unibertsalak eskaintzen dizkio ikusleari, kolore desberdinekin, ikusleak berak ondorioak atera ditzan. Ikuslea aske da bere bidaia egiteko». Lehen aldiz aretoan Mikel Aristegi eta Noemi Viana 2010. urtean dantzatu ziren elkarrekin lehenbizikoz, Donostian, udaletxeko terrazan egin zuten inprobisazio-ariketa batean. Orain eskuartean duten proiekturi iaz ekin zioten, ezustean, ikastaro batean berriro elkartuta. Lehen aldia dute aretorako pieza bat elkarrekin sortzen eta aurrera begira ez dute ezer baztertzen: «Gorputz ahaztuen edertasuna da momentuz gure lehen pausua, eta harrera ikusteko dago, baina aukera suertatuz gero aurrera egingo genuke». Bideak urratzeko prest daude, Aristegik dioenez, «zirkuitu arrunta oso mugatuta dagoelako eta beti konpainia berdinak programatzen direlako». Dantza garaikiderako espazio interesgarriak zabaltzen ari diren arren,  beren lanak erakusteko zailtasun handiak dituztelako kexu da dantzaria. Hala ere, ez daude geldirik.  Aristegik, azaroren 15ean In between estreinatuko du Ourensen (Galizia), generoari buruzko pieza bat, eta Noemi Viana Reset ari da aurkezten, bi bertsiotan: «Kaleko pieza gisa, edo Bestelau formatu handian, Muskulo taldearekin zuzenean, eta Zapi Terdiko ekoiztetxearen bideoklipekin».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.