Gaurtik hasita (lau partida daude) Lezoko kirol talde nagusiek den-dena emango dute garaipenez betetako jardunaldia osatzeko.
Kurkubik gaur du Lezon sasoiko bigarren partida. Haiek zabalduko dute jardunaldia.
Lezoko kirol talde nagusiek asteburu oparoa dute aurretik. Futbolean, areto futbolean, eskubaloian eta saskibaloian dauden senior talde guztiek norgehiagoka zirraragarriak izango dituzte aurrean, baita Allerruren Gazte Mailako bi taldeek ere. HITZAk erronka bota die taldeei: baietz denek irabazi. Horren erantzuna, atari digital honetan bertan astelehenean egingo den albistean izango duzue, kirol emaitzen berri emango duenean.
Adi! Lau taldek gaur (ostirala) dute partida.
Bien bitartean, hemen, talde nagusien asteburuko kartelera.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Mutriku-Allerru, bihar (larunbata) 16:30ean San Miguel zelaian.
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Hondarribia, bihar (larunbata) 17:30ean Plazetan.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila
- Allerru-Touring, bihar (larunbata) 15:30ean Plazetan.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Landetxa B-Allerru, bihar (larunbata) 19:30ean Irungo Ugalde-Ventas zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu AFT-Oiartzun, gaur (ostirala) 21:50an Bekoerrotan.
- Legorreta-Jaixki AFT, gaur (ostirala) 21:00etan Legorretako Harripila pilotalekuan.
ESKUBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Elgoibar-Munttarpe, gaur (ostirala) 20:30ean Elgoibarko Olaizaga kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubi SBT-Larramendi, gaur (ostirala) 20:00etan Bekoerrotan.