Bilbao Mendi Film Festivaleko film onenak ekarriko ditu Urdaburu Mendizale elkarteak Errenteria-Oreretara udalaren laguntzarekin.
Psyco Vertical filmaren pasarte bat.
Bilbao Mendi Film Festivaleko film onenak ekarriko ditu Urdaburu Mendizale elkarteak Errenteria-Oreretara udalaren laguntzarekin. Horretarako mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 8an eta 9an Niessen Kulturguneko auditorioan. Egun bakoitzean, film labur bat eta beste bi film emango dituzte, guztira bi orduko emanaldiak aurreikusi dituzte.
Azaroaren 8ko emanaldian,
Song of de nomad film laburra;
The Frozen Road iazko BMFFko zuzendari hoberenaren saria jaso zuen filma; eta
Psycho Vertical, iaz BMFFko gidoi hoberenaren saria jaso zuen filma ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Azaroaren 9an, berriz,
Aurrera film laburra;
Mama iazko BMFFko epaimahaiaren saria jaso zuen filma, eta
Zortzi Yukon iazko BMFFko euskarazko film hoberenaren saria jaso zuen filma emango dituzte.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Niessen Kulturgnean 3 euroan saioko.