Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Rodriguez: "Lozorroan den herria edo aurrera egingo duen herriaren artean aukeratzeko garaia da"

EH Bilduren bi agintaldien ostean, Errenteriak "indarra" eta "distira" galdu dituela esan du PSE-EEren alkatzetzarako hautagaiak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/10/26
Alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du gaur Jose Angel Rodriguezek alderdi sozialistaren egoitzan. Ez du bakarrik egin, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari orokorrak hartu du parte aurkezpen ekitaldi horretan. Errenteriak, lidergoa, bultzada eta ilusioa behar dituela esan du Anduezak: “PSE-EE erreferentea izan da Errenterian, eta azken zortzi urteetan paralisi egoeran dago, alderdi sozialistako alkateek egindakoaren inertziari esker ari da aurrera egiten hala nola,  Errenteriari herri proiektua falta zaiolako oraintxe. PSE-EE izan da Errenteriaren eraldaketaren protagonista, gaur egun hori falta da, non da Errenteria?”. Errenteriak anbizioa eta ilusioa behar dituela esan du, “gogoa eta indarra dituen alkatea behar du, Errenteriak dagokion lekua har dezan berriro”. Jose Angel Rodriguezek ezaugarri horiek biltzen dituela, “behar diren balioak ditu eta kudeaketarako gaitasuna”, eta  aurretik izandakoen eskarmentua ere baduela erantsi du Anduezak, “eta erreferentzia hori izatea garrantzitsua da, hori delako Jose Angel Rodriguezek duen balio erantsia. Nik dakit oso ondo egingo duela, gaitasuna duelako, ilusioa duelako, hiri proiektua duelako, alderdiaren babes osoa duelako, eta sobera prestatuta dagoen taldea izango duelako atzean. Osagarri ezinbestekoak ditugu beraz, ilusioa eta alaitasuna itzultzeko hiri honi, laino beltzak desagerrarazi eta eguzkia berriz ere ateratzeko, eta Errenteriarrak harro senti daitezen bertan bizitzeaz. ez dut zalantzarik, maiatzaren 26an herritarrek erabakitzen dutenean, zu izango zarela Errenteriako alkatea”. Rodriguezek alkatetzarako hautagaitza Errenteriarenganako debozioagatik aurkeztu duela esanez hasi du interbentzioa, eta ohorea izango duela PSE-EEtik bere herriko interesen alde lan egitea. Errenteriak “hobetu behar duela eta hobetu daitekeela” ziur dela erantsita, Errenteriaren alde lan egingo duen taldea gidatzeko gai izango dela eta horretarako ilusioz eta gogoz dagoela esan du alderdi sozialistaren hautagaiak: “Alkate sozialistek eta egindako kudeaketa zoragarriak arrastoa utzi dute Errenteriaren bazter eta txoko guztietan. EH Bilduren bi agintaldien ostean, Errenteriak indarra eta distira galdu ditu. Alderdi sozialistak egindakoaren lepotik bizi dira. Aukeratzeko garaia da, lozorroan den herria edota aurrera egingo duen herriaren artean”. Alkatetza lortzekotan PSE-EEren lehentasunak zeintzuk izango diren ere zehaztu du Rodriguezek. Horien artean, kale garbiketa hobetzea “auzorik baztertu gabe”; hiri segurtasuna handitzea”polizia eredu hurbilago, zuzenago eta aktiboagoa”, aparkaleku gehiago sortzea; trafikoa hobetzea; garraio publikoa hobetzea; hiri mantenua hobetzea; parke eta lorategien zaintza hobetzea; irisgarritasun hobetzea aipatu ditu. Enplegua lehentasuna ere izango dutela gaineratu du Rodriguezek, “pultsu ekonomikoa galdu dugulako, eta hura berreskuratu egin behar dugulako berehala. Horretarako, udal enplegu plangintzak hobetuko ditugu, beharra duten bizilagun gehiagorengana heltzeko”. Kultura arloaz ere mintzatu da alderdi sozialistako hautagaia, eta azpiegiturei egin die aipamen, Lekuonari zehazki, “gure kudeaketaren bandera ontzia izango da, eta auzoak hobetuko ditugu, a gustura eta ziur senti daitezen bere ingurune hurbilean”. Ingurumena, berdintasuna, emakumea, gazteek, kirola, aniztasun funtzionala duten pertsonak… horiek ere izango dituela agendan esan du. Aniztasuna eta elkarbizitza ere aipatu ditu, eta horietan sakontzeko konpromisoa azaldu, baita beste erakundeekin elkarlanean aritzeko asmoa. Datozen hilabetetan programa errealista osatuko dutela errenteriarren beharrak eta eskaerak kontuan izan da esan du amaitzeko, eta horretara deitu ditu herritar eta eragileak, “ekarpenak egitera programa hori guztion artean osatzeko, eta Errenteriako alkatetza berreskuratzeko”.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.