Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lanerako ezintasun erabatekoa aitortu diote Paisa-ERT enpresan lan egin zuen emakume bati

Explosivos Rio Tinto enpresan arnastutako amiantoak eragin diola gaixotasuna aitortu dio Caceresko (Extremadura, Espainia) Gizarte Segurantzak

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2018/10/29
Amiantoa edo asbestoa.

Amiantoa edo asbestoa.

Amiantoak gaixotutako emakume bati lanerako ezintasun erabatekoa aitortu dio Caceresko (Extremadura, Espainia) gizarte segurantzak. 1969 eta 1982 urteen artean Produktos Aislantes SA, ondoren Explosivos Rio Tinto bihurtu zen Errenteria-Oiartzungo enpresetan produktu toxikoekin lan egiteagatik, biriketako fibrosia, eta disnea sakoneko pneumonia interstiziala ditu 68 urteko Consuelo S.B.k. Errenterian bizi zen familia, baina Explosivos Rio Tintok bertako enpresa itxi eta langabezia amaituta Trujillora (Caceres, Espainia) joan zen bizitzera familia. Paisan, beste emakume askok bezala, egindako bakelita piezen bizarrak lixatu eta leundu egiten zituen Consuelok, eta hauts ugariz betetzen zen lan eremua. ASVIAMIE Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak nabarmendu du langileek ez zekitela sustantzia horiek minbizia eragiten zutenik, eta ez zutela erabiltzen arnasketa babes sistemarik,  “enpresek segurtasun eta higiene araudia urratzen zuten. Lanerako arropa garbitzera ere derrigortzen zuten. Bidea motel joan da, 11 hilabete eman ditugu prozesuan emakumea ez zegoelako amiantoarekin lan egin duten langile gisa izena emanda, OSALANen laguntzari esker lortu dugu gaixotasun profesionala aitortzea. %52ko elbarritasuna eta lanerako ezintasun erabatekoa aitortu dizkiote Consuelori”. La plaza de la Musica, amiantoaren historiak kontatzen dituen Juanmi Gutierrez zuzendariaren filmak egin zuen ezagun Paisa. Garai batean Musika plazan zuen eraikina, eta filmaren zuzendariak, bere amak pleura mesotelioma garatu zuela kontatzen du Paisak  haizagailutik isurtzen zituen zuntz kantzerigenoengatik.  Ordutik etengabe handitu da minbizia edota arnasketa gaixotasunak garatu dituzten langileen zerrenda, “hala ere asko eta asko ziurrenik ezkutuan gelditu dira langile horiek geografikoki mugitu behar izan zutelako lantegia itxi zutenean”, salatu du ASVIAMIEk. ERCROS SA Paisa, eta Explosivos Rio Tinto enpresen ondorengoa denaren aurka joko du orain emakumeak kalte ordaina eskatzeko, enpresak ez zituelako segurtasun neurriak hartu. Amiantoak gaixotutako langile kopurua eta eragindako heriotzek gora egin dutela salatu du ASVIAMIEk. 2018an 28 pertsona hil dira arrazoi horregatik, eta horren harira, Paisan zein beste enpresetan 1960 eta 1980 hamarkaden artean amiantoarekin lanean aritu zirenei, bizilekua aldatu badute ere,  amiantoarekin lanean aritu diren pertsonen zerrendan sartzea eskatzeko esan die, “osasun behaketa egin diezaieten, erator daitezken gaixotasunak ahalik eta azkarren antzemateko”. Amiantoarekin lotutako beste albiste bat izan zen Irunen joan den astean. EAEko Justizia Epaitegiaren epai batek ondorioztatu berri du Irungo CAFen lan egiten zuen Celestino Tolosa, 2008ko maiatzean hila, gaixotasun profesional baten eraginez zendu zela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.