Asteazkenean estreinatuko dute, eta horretarako, emanaldi berezia antolatu dute, pantaila handian, Niessen Aretoan.
Asteazkenean aurkeztuko dute film laburra. Argazkia: Herri Bizia
Errenteria-Oreretako Gaztelekuetan parte hartzen duten gazteek
Larrie film laburra sortu dute. Asteazkenean estreinatuko dute, eta horretarako, emanaldi berezia antolatu dute, pantaila handian, Niessen Aretoan. 18:30ean izango da emanaldia, baina ordu laurden lehenago, 18:15ean zabalduko dituzte ateak. Sarrera doakoa da, baina tokia mugatua da.
Gaztelekuetan landutako emaitza da
Larrie film laburra. Urtero egiten duten izuaren etxearekin lotura zuzena du, eta Errenteria-Oreretako erdialdeko kalerik zaharrenetan eta Koldo Mitxelena institutuan grabatu dute euskarazko lana.