Larunbatean Landare Elkartera bildu ziren elkartearen inguruan 25 urte hauetan ibili direnetako batzuk.
Lau Hazietara Euskaltzaleon Topaguneko bazkaria.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak
25. urteurrenaren ospakizunak mahaiaren bueltan amaitu ditu. Larunbatean Landare Elkartera bildu ziren elkartearen inguruan 25 urte hauetan ibili direnetako batzuk, sortzaile izan zirenak, eta gaur egun bertan ari direnak, garai bateko eta egungo egoeraren gainean aritzeko, jai giroan. Giro paregabea izan zuten bazkarian, eta bertsolariak, eta omenaldia ere ez ziren falta izan.