Futbolean, 0-3 galdu du Pasaiak Soduperen kontra, taldeko arduradunen arabera arbitroak erabat baldintzatutako neurketan.
Ikusmin handia zegoen larunbatean Jesus Mari Zamora zelaian, Pasaiako talde nagusiak zein joko egingo. Azken partidetan egindako lan txukuna errepikatzeko prest zelairatu ziren zuri-gorriak Soduperen kontrako partidan, baina zaleen zorigaiztorako, nahi eta ezin ibili ziren neurketa osoan zehar, arbitroaren lanarekin erabat haserre.
Lehen zatian aurreratu ziren bizkaitarrak, ateraino iritsi ziren lehen aukeran. Zuri-gorrien kontrako lehen zigorra erabakigarria 54. minutuan iritsi zen, Unai Gordori bigarren txartela horia erakutsi eta kaleratu zutenean.
Hortik aurrera, Sodupe kontraerasoan eraginkor, eta aukerak baliatuta, eta zuri-gorrien zorigaiztorako eta arratsalde negargarria biribiltzeko Egiluzen kaleratzea partida bukatzera zela, kasu honetan ere bi txartel horiak tarteko.
Honenbestez, Sestaoko San Pedroren kontrako partidan saiatu beharko dute zuri-gorriek egoera iraultzen, ostegunean, 11:15ean.
Azken partidarako baloia Axular kafetegiak eman du eta zelaian zozketan saritutako zenbakia 430 izan da.
Futbola
3. Maila
Pasaia 0 – 3 Sodupe.
1. Erregional Preferentea
Mariño 1 – 3 Trintxerpe.
1. Erregionala, Lehengo fasea, lehen multzoa
Touring 2 – 1 Pasaia.
Sanpedrotarra 1 – 1 Antigua Luberri.
Trintxerpe (atsedena).
Emakumeen Gorengo Maila, 1. Multzoa
Trintxerpe 2 – 0 Sporting de Herrera.
Areto futbola
Nazional Liga, 3. Maila
Afantxo 6 – 5 Elorriko Buskantza.
Gipuzkoako Liga, 2. Maila
Gorka Margoak Makax 3 – 3 Donibane Stokke.
Gipuzkoako Liga, 3. Maila
Herrikide 1 – 9 IDK Pari Berri.
Seniorrak
Trintxerpe 1 – 3 Ordizia.
Eskubaloia
Lurraldeko Lehen Maila
Ormaiztegi 25 – 28 Donibane Eskubaloia.
Gazteak
Donibane Eskubaloia 14 – 24 Ereintza Beissier.
Hockey
Pasaiako Trintxer Hockey 2 – 3 Covadonga.