Eskola horrek, aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagune izatea du helburu, haur eta nerabeekin lanean ari direnei baliabideak eskaintzeko.
Adimen emozionala hezkuntzan, izango da landuko duten lehen monografikoa.
Bi saio monografikoz osatutako Hezitzaileentzako Eskola programatu du Errenteriako Udalak. Eskola horrek, aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagune izatea du helburu, haur eta nerabeekin lanean ari direnei baliabideak eskaintzeko.
Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoaren laguntzarekin azaroaren 17 eta 18an eskainiko dute lehen saio monografikoa,
Adimen emozionala hezkuntzan. Donna Apellaniz Nietok emango du ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:00etatik 20:00etara bitartean larunbatean, eta 10:00etatik 14:00etara igandean.
Bigarren saio monografikoa 2019ko martxoaren 16an eta 17an egingo du
Hezitzaileentzako Eskolak, Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen goiburuarekin. Esther Uriak emango du saioa.
Merkatuzarren egingo dituzte bi monografikoak, eta bietarako izena ematea ezinbestekoa da. Lehenengo monografikorako irailaren 1etik 12ra izango da zabalik izena emateko epea, eta bigarrenerako, martxoaren 1etik 11ra. Saioak euskaraz eta doakoak izango dira, plazak mugatuta daude, eta gutxienez hamar pertsonako taldeak osatu behar dira.
Informazio gehiago eskuratzeko
posta elektronikora idatzi, edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu dezake.