Domu Santu Egunak ordutegi aldaketak eragingo ditu udal zerbitzuetan
Trintxerpeko eta Antxoko HAZ bulegoak itxi egongo dituzte ostiralean, baita liburutegiak ere.
Ostegunean Domu Santu Eguna denez, ostiralean hainbat udal zerbitzu itxita egongo dira, Trintxerpeko eta Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoak kasu. Aldiz, Donibanekoa zabalik egongo da, 09:00etatik 14:00etara.
Itxita egongo dira, baita ere, udal liburutegiak.