Emakumeen Ahalduntze Eskolak antolatu du, Bekoz Bekoren egoitzan.
Kontxi Lopez gizarte langilea da, eta berak gidatzen du emakume zaintzailearen rolaz gogoeta bultzatu nahi duen ikastaroa
Zainduz zaindu izenburupean, emakume zaintzaileei zuzendutako ikastaroa antolatu dute Pasai Antxon. Nork bere bizi kalitatea hobetzeko tresnak eskaintzea, behar emozionalak identifikatu eta azalerazten lagundu, nor bere burua zaintzen ikasi,… finean zaintzan murgilduta dabiltzan emakumeak hobeto senti daitezen antolatutako tailerra da, antolatzaileek zehaztu dutenez, “orainean kokatu eta arreta garatzen laguntzeko baliagarria”.
Kontxi Lopezek eskainiko du tailerra, gaztelaniaz, asteartero, hilaren 13an hasi eta ekaina bitartean Bekoz Beko emakume elkartean Pasai Antxoko Zumalakarregi kalean duen egoitzan.
Izena emateko hiru bide daude aukeran:
- Bekoz Bekoren egoitzan.
- 608 199 141 telefono zenbakira deituta,
- Pasaiako Udalaren Berdintasun Arlora joz, edo posta elektronikora idatzita.