Ederki izerdituta irabazi du Donibane Eskubaloiak Ormaiztegiren kontrako azken partida, baina lau puntu oso garrantzitsu lortu ditu, kontrario zuzen bati irabazita.
Oso lehiatua izan zen partida hasieratik, eta jokoaren erritmoa bizi-bizia. Atsedenaldira 11-10 iritzi ziren. Bigarren zatian Ormaiztegikoak aurreratu eta arrosak kontraerasoan bizkor ibili behar izan zuten, lau gol segidan sartu eta 12-14ra iristeko.
Defentsan sendo eta atepean Asier Oiarbide eraginkor, bost golen errenta izatera ere iritsi ziren Jesus Pinoren mutilak. Partida bukaeran, baina, estutu egin zuen Ormaiztegik eta 24-25era ere iritsi zien, baina ez zuten partida altxatzerik lortu. 25-28 irabazi zuten arrosek.
Aurtengo bigarren garaipena Donibane Eskubaloiarentzat, motibagarria CD Bidasoa hartzeko atarian.
Golak eta jokalariak
- Jose Gonzalez (5),
- Haritz Perez (4),
- Jokin Batalla (4),
- Beñat Urkia (3),
- Zuhaitz Garrido (2),
- Iñigo Nogues (2),
- Xabier Luzuriaga (2),
- Jon Gajate (2),
- Agus Santos (2),
- Aritz Frias (1), eta
- Xabier Mate (1).