Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lonjako lanak hasiko direla iragarri du Portu Agintaritzak

Egiteke dauden lanak 2019an bukatzea aurreikusi dutela zehaztu dute

oarsoaldea
Pasaia
2018/10/30

Sanpedrotarrek pairatu dute gehienbat lanen geratzea, eta oso haserre daude egoerarekin.

Aspalditik daude San Pedroko lonja berria eraikitzeko lanak geldirik. 2016ko otsailean jakin zen bigarren faseari zegozkion lanei ez zietela ekin, eta ordurako hilabeteak zeramatzaten makinak geldirik. 2015. urtean eten zen obra. Gerora azaleratu ziren gainkostuak, fiskaltzaren salaketa, miaketak eta prozedura penalak, aurtengo apirilean ustelkeriarengatik zabaldutako prozedura penalak artxibatu zituzten arte. Bien bitartean, baina, lanak geldirik izan dira, biziberritzearen ikur behar zuen eraikina erdizka, eta San Pedro eta inguruko herritarrak gaiarekin ernegatuta. Bada, Portu Agintaritzako iturriek gaur iragarri dutenez, 2019an bukatuko dituzte egiteke dauden lanak. Hala jakinarazi dute Agintaritzaren webgunearen bidez. Zehaztu dutenez, urriaren 19an bildu ziren lonjako erabiltzaileekin lanen gaineko zehaztapenak emateko. Esan dutenez, “eraikinaren goiko aldea eta arrain lonja eta San Pedroko hiri-nukleoaren artean dagoen plazaren prestaketa lanak abian jartzeko kontratuak martxan” jarri dituzte. Ildo beretik, Esnabide kalera ematen duen arrain-lonjako aurrealdea atonduko dutela jakinarazi dute. Zehaztu dutenez, eraikinaren goialdean 400 metro koadroko sukaldaritza gune bat eraikiko dute, baita 200 metro koadroko erabilpen anitzeko gela bat eta arrain lonjako erabiltzaileen bulegoak ere. “Lanaren lehenengo fasean gune hau guztia, pasaitarrek zein bisitariek gozatzeko plaza garbi batek inguratuko du” eta arestian aipatutako lan guztiak “bigarren fase batek osatuko” dituela aurreratu dute. Azkenik, lonjako erabiltzaileei “beren lana errazteko helburua duten lanak” egitea aurreikusia dutela esan dute, besteren artean, “ur-gaziaren hornidura eta izotz-fabrikaren instalazioaren lanak bukatzea”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.