Laurak Batek aurten Antxotar ezagunekin antolatutako desfilea. Argazkia: Donimag.
Laurak Batek, Pasaiako merkatari eta ostalarien elkarteak, bihar jarriko du martxan urtero bere txartela sustatzeko egiten duen kanpaina.
Honenbestez azaroan zehar erosketak Laurak Bat txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean 10 eta 20 euroko erosketa txartelak zozkatuko dituzte, beti ere elkarteko kide diren establezimenduetan erosi ahal izateko.
Zozketarako txartelak azaroaren 30era bitartean banatuko dituzte eta bezeroek abenduaren 15era arteko epea izango dute horiek erabiltzeko.