Pasaiako Film Laburren Erakustaldia azaroaren 7tik 17ra bitartean izango da aurten
Alex Tellok ‘Azken muxua’ film laburra aurkezten, iazko Ikuskan.
Zinemazaleak irrikaz daude. Laster heldu da XX. Ikuska, Pasaiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldia. Bi hamarkada beteko ditu aurten jaialdiak, eta antolatzaileek erakustaldiaren bilakaera laburbilduko duen erakusketa prestatzen dihardute. Trintxerpeko Ziriza etxeak hartuko du erakusketa eta azaroaren 7an inauguratuko dute, 20:00etan, Errenteriako Niessenen Mintzagun Saria lortzeko euskarazko filmak proiektatuko dituzten egun eta ordu berean. Azaroaren 7an baita ere, Larrotxene kultur zentroaren omenezko zikloa, erakusketaren inuagurazioaren ondoren,Trintxerpeko alkateordetzan.
Azaroaren 10ean, larunbata, lehiatik kanpoko bi klasiko.
Emea eta Anitza emakumearen gaineko lanak ardatz eta
Gau Guasa, umorezko lanekin, ohi bezala, alkateordetzan, 19:00etan eta 22:30ean hurrenez hurren.
Azaroaren 11n, berriz,
Baskavigin, al matanza de los balleneros vascos dokumentala proiektatuko dute, 19:00etan alkateordetzan.
Lan hautatuak
Lehiaketarako hautatu dituzten lanak azaroaren 12tik 16ra bitartean proiektatuko dituzte, egunero, 20:00etan, aurten bigarrengoz, Trintxerpeko alkateordetzan eta Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Eta horiez gain, urtero legez, Intrigazko eta Beldurrezko lanen emanaldia, hilaren 16an, eta hurrengo egunean, hilaren 17an, epaimahairen erabakia eta saritutako lanen proiekzioa.
Egitaraua
Lehiaketarako hautatutako lanak