Nagore Vazquez psikologoak emango du hitzaldia, eta tamaina handiko 20 argazkirekin erakustaldia egingo du David Perez argazkilariak.
Nagore Vazquez psikologoa.
Eso no es amor izenburupean,
Nagore Vazquez psikologoak hitzaldia emango du gaur (asteazkena) 17:30ean hasita Lezoko Kultura Aretoan (Donibane kalean dago). Doan da. Arlo psikologikotik genero indarkeriak emakumeetan zein eragin duen aztertuko du Vazquezek.
Horren aurretik, ordea, David Perez argazkilariak, tamaina handiko 20 argazkiren bidez, ekitaldiaren aurkezpena egingo du: indarkeria matxistaren gaia landuz sortu ditu argazki horiek Vazquezek.
Argazkien erakustaldiaren eta hitzaldiaren ondoren
Eres mía film laburra proiektatuko dute.