Xanju Kirol Klubak herriko kirol eskaintzaz gogoeta egin nahi du
Ostiralerako bilera ireki bat antolatu dute, herritarrekin hausnarketa partekatu eta ekarpenak biltzeko.
Ostiralerako (hilak 9) deitu ditu bazkideak urteko batzar orokorrera Xanju Kirol Klubak, eta batzar hori bukatuta bilera ireki bat antolatu dute, guztia Juanba Berasategi Aretoan. Helburua: herriko kirol eskaintzaz gogoeta egitea.
20:00etan da batzar orokorra eta segidan bilera irekia. Antolatzaileek herritarren “idei zaparrada” espero dute.
