Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar) izango da bilera, gaur 18:00etan.
Emakumeen Etxeko lanak oso aurreratuta daude.
Martxa onean doaz lanak, eta Emakumeen Etxea geroz eta hurbilago dago. Hura defeinitzen denbora luze daramate Errenteria-Oreretako emakume talde, talde feminista eta norbanakoak, eta gaur ere horretara bilduko dira, Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar) izango da 18:00etan. Emakumeen Etxearen irekiera unea geroz eta gertuago dago eta etxea definitzen jarraitzeko parte hartzera deitu dituzte emakume guztiak, “bidea elkarrekin egin dezagun”.