Paleosardiniera eta euskara senide hurbilak izan daitezkeela dio Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan, eta horretaz arituko da bihar, Gaztañoko lokal berrian.
Sardiniako toponimiari erreparatu diote euskararekin lotura egiteko.
Paleosardiniera eta euskara senide hurbilak izan daitezkeela dio Juan Martin Elexpuruk
Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan, eta horretaz arituko da bihar, osteguna, Gaztañoko lokal berrian 19:00etatik aurrera. Paleosardiniera, Erromatarrek uhartea konkistatu aurretik Sardinian egiten zen hizkuntza, eta euskara hurbileko senide izan daitezkeen hipotesia lantzen du bere liburuan Elexpuruk. Bere aurretik, duela 100 urte hipotesi bera plazaratu zuen Vittorio Bertoldi hizkuntzalariak.Hipotesi horri oinarri sendoak, berriz, Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak jarri zizkion, toponimiari erreparatuta.
Euskara eta sardinieraren arteko harremana sustengatzen duen hipotesi horren gaineko datuak emango ditu Elexpuruk biharko hitzaldian. Harridura eta jakin mina ase nahi dutenek, aukera paregabea izango dute.