Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Adierazpen bateratua egin du udalak Memoriaren Egunaren harira

Udalean ordezkaritza duten indar politiko guztietako ordezkariek egin dute adierazpena biharko egunaren harira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/11/09

Oiarbide, Rodriguez,Mendoza, Lopez de Etxezarreta eta Collar.

Memoriaren Eguna izango da bihar, eta horren harira adierazpen bateratua egin dute Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Reina aretoan izan da adierazpen hori eta Picassoren Guernica artelaneko hainbat elementuren ondoan azaldu dira Julen Mendoza alkatea, Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu), Jose Angel Rodriguez (PSE-EE), Ion Collar (Errenteria Irabaziz) eta Garbiñe Oiarbide (EAJ). Adierazpen horretan, gogora ekarri dute hiru urte pasa direla udalak  Memoria Partekatu Baterantz herrian 1956tik 2012ra bitartean izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzko txostena aurkeztu zuenetik. Txosten hori udalean ordezkaritza duten indar politiko guztiek lankidetzan eta adostasunean egin eta aurkeztu zuten, eta hori hartu dutela Errenteriaren memoriaren eraikuntzan eta bizikidetzan aurrera egiteko oinarritzat nabarmendu dute: “Gipuzkoako beste hainbat udalerritan egindako beste hainbat lan sustatzeko ere balio izan du”. Urrats horien ondotik, beste batzuk egin dituela udalak dio adierazpenak elkarbizitza eraikitzeko, “enpatian, errespetuan, zaintzan eta adostasunean oinarritutako prozesu baten bidez”. Etengabeko lan diskretua izan omen da giltzarria giza eskubideen urraketa larrien biktimei aintzatespen instituzionaleko ekitaldiak egiteko”. Biktima eta senitartekoei erreparazioa lortzen laguntzea izan dela helburu nagusia, jasandako sufrimendua aitortzea, baina bidea ikaskuntza izan dela udal ordezkarientzat aitortu dute: “Erdigunean jarri dugu pertsonaren zaintza. Azken batean, koherentzia etiko berarekin heldu diogu jasandako sufrimenduari, eta berretsi dugu gertatutako guztiak ez zuela inoiz gertatu behar”. Errenteriako Udalean ordezkatutako indar politiko guztiek,halaber, memoria partekatu baterantz egiteko konpromisoa berretsi dute. Izan ere, 2015ekoa lana bukatu gabea da, “hura zabaltzeko konpromisoa hartzen dugu, biktima guztiei benetako aintzatespena eginda eta memoria jarrita bizikidetza eraikitzeko prozesuaren erdigunean”. Indar politikoena bai, baina prozesu horrek gizarte eragile eta herritarren lankidetza ere beharrezko duela nabarmendu dute, eta ezagutzea dela ez ahazteko bidea iraganeko akats berak ez errepikatzeko erantsi dute. Biharkoa, gertatutako guziaren dimentsioa gogora ekarri eta biktima guztien aitortza egiteko eguna izango dela esan dute azkenik adierazpen horretan, “gertatutakotik ikasteko eta elkarrekin giza eskubideen eta pertsona guztien duintasuna errespetatzen duen etorkizunaren alde lan egiteko konpromisoa berresteko nahia partekatzeko eguna”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.