Bakarrizketa saioak antolatu dituzte lau barrutietan txapen banaketarako zehaztutako egunetan.
Lau ekitaldi antolatu ditu Pasaiako Euskaraldiak ahobizi eta belarriprest txapak banatzeko, bana barrutiko bakoitzeko.
Lehen ekitaldia San Pedron izango da, hilaren 16an, 18:30ean, udal aretoan; Antxokoa hilaren 17an izango da, 12:00etan, kultur etxean, eta hilaren 18an Trintxerpekoa, ordu berean, alkateordetzan. Donibanekoa izango da azken ekitaldia, hilak 21ean, 19:30ean, Juanba Berasategi kulturgunean.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, ordu erdi inguru iraungo duen bakarrizketa saio bat izango da ekitaldi bakoitzean, “ariketa soziala umore onez eta gogo biziz” hasteko.
Beren barrutiko ekitaldia joaterik ez dutenek, beste batera joan daitezke txapa jasotzera.