Iraultza Dantza taldeak urtero antolatzen duen baserritar jantzien erakusketak, bihar zabalduko ditu ateak
Erakusteak bihar zabalduko ditu ateak. 11 jantzi daude ikusteko. Argazkia: Jantziaren Zentroa.
Iraultza Dantza taldeak urtero antolatzen duen baserritar jantzien erakusketak, bihar zabalduko ditu ateak Jantziaren Zentroan. Aurreko urteetan interes handia piztu eta bisita ugari jaso izan ditu erakusketa horrek, eta iaz bezala, aurten ere hilabete honetan eta abenduan izango da zabalik.
Duela mende bat baserritarrek soinean zeramaten jantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Jantziaren Zentroak beheko solairuan. 11 jantzi ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako jantzi originalen zein argazkien kopiak. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko jantziak dira, 9 emakumeenak eta 2 gizonenak.
Erakusketa girotzeko gainera, pareko argazkian argazki zaharrak jarriko dituzte, Eulalia Abaitua (Bilbo 1853-1943) argazkilariak duela ehun urte baino gehiago Euskal herriko baserritarrei ateratako irudiak, zehazki. Bilduma hori, Euskal Museoaren esku dago gaur egun.
Erakusketarako sarrera doakoa da eta asteburuetan izango da zabalik: larunbatetan 11:00etatik 14:etara eta 17:00etatik, 20:00etara; eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Santomas egunean ere zabalik izango ditu ateak jantziaren zentroak ordutegi berezian: 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.