Herriko Etxean izango da solasaldia astelehenean, 19:00etatik aurrera.
Odon Elorza. Argazkia: PSE-EE
Egunerokotasuneko politika eta gai sozialak lantzeko solasaldia antolatu du Errenteriako PSE-EEk. Astelehenean izango da Herriko Etxean, 19:00etan hasita, eta Odon Elorza Espainiako Kongresuko diputatua izango da gonbidatua. Espainiako Estatuko aurrekontu orokorren gainean arituko da besteak beste, Eoerza solasaldi horretan.