0 kilometro elkartasun lasterketa abenduaren 30ean izango da, eta 6,5 kilometroko ibilbidea izango du; Oiartzun eta preso dauden herritarren arteko distantzia irudikatzen du.
0 kilometro lasterketaren aurkezpena.
Oiartzun eta preso dauden herritarren arteko distantzia irudikatzen du 0 kilometro herri lasterketak. Zazpigarren urtea egingo du aurten, eta oraindik ere lasterketa honen beharra dago, oraindik ere bi herritar, Joanes Larretxea eta Iban Apaolaza, herritik urrun baitaude preso; Larretxea Herrera de la Manchan (640 kilometrora), eta Apaolaza Granadan, (860 kilometrora).
Hala, abenduaren 30ean berriro herriko kaleetara irtengo dira lasterketa egiter. 6,5 kilometro egingo dituzten 230 lagun behar dituzte, 1.500 kilometro horiek irudikatzeko.
Lasterketa honen bidez, espetxeetara bisitan joaten diren presoen lagun, aita, bizilagun edo senideek egin behar dituzten kilometroak salatuko dituzten pausoz pauso.
Urtero moduan, 11:00etan irtengo da lasterketa plazatik. Hortik, Ergoien, Altzibar, Iturrioz eta Ugaldetxo igaroko ditu, eta berriro Done Eztebe plazara iritsiko da.
Izena
herrikrosa.eus-en edota Elorsoro kiroldegian eman beharko da, 8 euro ordainduta.
Haurrek ere euren lasterketa egingo dute, ordu erdi lehenago, 10:30ean. Egunean bertan eman ahal izango da izena, 09:30etik 10:15era.